XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVIII. mendearen azken berrogei urteetako testuetarik Agirre, Lariz, De la Quadra, Peñaflorida eta beste laburrago eta ezezagunago batzu (vide Bibliografia) aztertu ditut.

Kardaberatz, Mendiburu, Ubillos eta Lizarraga kanpo uzteko, eskola jakin batetako partaide izateaz gainera beren corpusen tamaina izan dut kontutan.

Bidenabar esan dezadan, ene lanaren helburua kronologikoa zenez gero dialektologiazko edo estilistikoa baino gehiago, ezer gutxi erants ziezaieketela idazle horien testuetarik atera zitezkeen emaitzek erabili ditudanetarik ateratakoei.

Egin dut saio txiki bat XIX. mendeko zenbait testutan (Peru Abarka, Iturriagaren Dialogos, Laudioko 1828ko dotrina eta Iztuetaren Condaira, Dantzak eta beste) ere, mende horretan aztergaiok ematen ziren ala ez ikusteko.

Balada testuena da, gorago esan bezala, aztertu dudan bigarren saila.

Igaro da jadanik hamarkada luze bat Koldo Mitxelenak literatura herrikoiaren ahozkoaren ikertzaileen eta hizkuntzalarien arteko hartuemanen urria markatu zuenetik (2) Literatura popular goragoko tradición oral-i dagokio hor.

Izan ere badirudi bi talde horietako partaideen ikergaiak eta ikermetodoak aski bereiziak izan direla euskal ikasketetan, beren fruituen berririk dugun lehendabiziko unetik bertatik eraman dituzten bideak bat bestearen albotik (baina gurutzatu gabe) bait zihoazen; salbuespenak Azkueren kasuan bezala inoiz garrantzitsuak izan arren ezin dute ekandu zahar bezain txar hau estali.

Gainera, badirudi elkar ez ezagutze eta ez ulertze bera antzeman daitekela ahozko tradizioko literaturaren ikertzaileen eta filologoen, hots testu idatziak aztertzen eta hitzaren esannahirik zabalenean azaltzen saiatzen direnen artean, nahiz eta, Mitxelenaren artikuluan ikusi bezala, elkarlana biziki interesgarria izan guztientzat.